Material erregogor

Adreilu erregogorrez barrutik estalitako labe baten zaharberritzea

Material erregogorren ezaugarri nagusia, beroarekiko erresistentzia da. Tenperatura oso altuak jasan ditzakete (1400º C baino gehiago) denbora luzean zehar haien propietate fisiko eta kimikoak aldatu barik; hau da, egonkortasun kimikoa eta erresistentzia mekanikoa aldatu barik.

Produktu polikristalinoak dira, fase kristalino bat edo gehiago dituztenak; normalean, fase likido edo kristalezkoa. Material hauen propietate fisikoak, mikroegituraren edo ehunduraren araberakoak dira. Ezinbestekoak dira aktibitate industrial guztietarako; hainbat industrietan elementuen erreaktore gisa erabiltzen baitira. Era berean, funtsezko elementuak dira; bestak beste, burdin eta altzairuetan, beira eta zementuetan. Jasan ditzaketen prozesuen artean, hauek dira adibide batzuk; tentsio mekanikoak eta eraso kimikoen erresistentziak.


Developed by StudentB